ekinn gastro

Urriaren 26an egindako topaketak teknologia hau sektoreko enpresa eta profesionalei hurbildu zien eta establezimenduen eguneroko kudeaketarako dituen aukerak aztertu zituen.

Joan den urriaren 26an, EKINN Gastro topaketen saio berri bat ospatu zen, oraingoan ostalaritzako adimen artifizialaren aplikazio praktikoei buruzkoa.

Donostia Sustapenak Elkargirekin eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean bultzatutako jardunaldiari esker, sektoreko enpresek eta profesionalek gertutik ezagutu ahal izan zituzten teknologia honek eskaintzen dituen aukerak eta establezimendu baten eguneroko kudeaketan nola aplikatu daitezkeen.

Horrelako ekimenekin, erakunde antolatzaileek sektoreari enpresen orainaren parte diren eta egunerokoan lagundu dezaketen tresnetarako sarbidea erraztu nahi diote.