Elkarteak EUSKALIT-Kalitatearen Sustapenerako Euskal Fundazioarekin hartu-emanak ditu.

Elkarteak aholkularitza integraleko zerbitzua eskaintzen dio elkartekideari, horrela, egun indarrean diren ziurtagiri-maila desberdinak lortu ditzan. Horien artean, nabarmentzekoa da Espainiako Kalitate Turistikoaren Sistema (SCTE). Negozioa errentagarri bihurtzeko soluzioak eskaintzen ditu, bai eta establezimenduaren ziurtagiriaren eta etorkizun komertzialaren ingurukoak ere. Informazio zabalagoa nahi izanez gero: www.calidadturistica.es

EUSKALITekin batera, Elkarteak ostalariaren eta elkartekidearen esku jartzen ditu gure sektoreko Kalitatea Kudeatzeko Sistema bereziak ezartzeko beharrezkoa den aholkularitza. Badago lehen urrats bat: jardunbide egokien eskuliburu hau betetzen dela berresten duen “diploma”. Kalitate-ziurtagiria lortzeko bidean urrats oso positiboa da.

Prozesua guztiz debaldekoa da elkartekidearentzat eta Elkartetik gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu; informazio zabalagoa emango dizuegu eta eskuliburuko puntuak zein diren eta zer-nolako arduraldia eta ahalegina eskatzen duen azalduko dizuegu.

Formazio serbitzua Grupo Cei, gure kolaboratzaileak eskaintzen du.