
Basque Beer elkarteak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin lankidetzan, prestakuntza berri bat jarri du abian, garagardo-egileei zein ostalaritzaren sektoreko profesionalei zuzenduta. Ikastaro hau garagardo-zerbitzuaren ezagutza eta profesionalizazioa hobetzera bideratuta dago, parte-hartzaileak “garagardoaren anfitrioi” bihurtzeko eta bezeroei edari horren kontsumoan esperientzia handiagoa izaten laguntzeko.
“Cicerone Beer Server” nazioarteko ziurtagiria lortzeko azterketa-eskubidea barne hartzen duen ikastaroa modalitate presentzialean egingo da, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen egoitzan, Donostian. Saioak urriaren 22an, 23an, 29an eta 30ean izango dira, 10:00etatik 13:00etara, eta guztira 12 orduko iraupena izango dute.
Ikastaroaren xehetasunak:
- Irakaslea: Vicente Álvarez de Haro, sommelier ezaguna eta SABEEReko (Sommelier Cicerone Learning Partner) ordezkaria.
- Ikastaroaren programa: Jorratuko diren gaien artean, hauek nabarmentzen dira: osagaiak eta garagardoaren zaporean duten eragina, elaborazioa, dastatze-teknikak, parametro sentsorialak, eta garagardogintza-eskolen azterketa (Belgika, Monacal, Erdialdeko Europa, Britainiarra eta Amerikarra), garagardo azidoak, zerbitzua, kontserbazioa eta preskripzioa.
Inskripzioak eta kostuak:
Ikastaro honetarako matrikulak 125 €-ko kostua du. Hala ere, zenbateko hori FUNDAEren bidez hobaria jasotzeko aukera dago. Kasu horretan, matrikula 175 €-koa izango litzateke, eta HAZIk, nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkari sektorialekin batera, sortutako enpresa-elkartearen bidez hobaria jaso ahal izango litzateke. Hobari horri heltzeko, beharrezkoa da parte-hartzailearen enpresa urriaren 16a baino lehen atxikitzea elkarte horretara.
Hobariari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuak telefonoz jar daitezke harremanetan antolakuntzarekin, zenbaki honen bidez: 911 19 54 30