Gastronomika 2025

San Sebastian Gastronomika 2026 bueltan da eta, urtero bezala, talde antolatzaileak % 60ko deskontua eskaintzen die kongresu osoan izena eman nahi duten Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko bazkideei.

San Sebastian Gastronomika urriaren 5etik 7ra ospatuko da, urtero bezala, Kursaalean. 28. edizio honek Euskal Sukaldaritza Berriaren 50 urteak omenduko ditu, eta nazioko eta nazioarteko gastronomiaren izen handienetako batzuk bilduko ditu.

Aurten, gainera, Gipuzkoako VI. Pintxo Txapelketaren finala Gastronomikaren barruan izango da, urriaren 7an.

Urtero bezala, antolatzaileek %60ko deskontua eskaintzen die kongresu osoan izena eman nahi duten Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko bazkideei (A zonaldea, dastaketekin). Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko bazkideen sarrerek 100 euroko prezioa izango dute (ez 250 eurokoa).

Izena emateko eta %60ko deskontua lortzeko Gastronomikaren webgunean sartu eta “Gipuzkoa-Nafarroa Ostalaritzan Izena Ematea” tarifa aukeratu besterik ez duzu egin behar.

Gure hiria eta lurraldea munduko gastronomiaren erdigunean jartzen dituen kongresu gastronomiko honetan parte hartzera eta izena ematera animatzen zaitugu.