Turismoaren Arloko Prestakuntza Digitala

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan, enplegurako gaitasun digitalei buruzko prestakuntza-programa bat jarri du abian, Euskadiko turismo-sektoreari zuzendua eta Next Generation EU funtsekin finantzatua.

Ekimenari esker, 710 pertsona sei espezialitatetan trebatu ahal izango dira, guztiak online modalitatean eta ikastaro bakoitzeko 150 orduko iraupenarekin.

Programa honako hauei zuzenduta dago:

  • Turismo-sektoreko ETEak
  • Sektoreko langileak
  • Langabeak

Prestakuntza-arloak

Prestakuntza turismoaren eraldaketa digitalerako funtsezkoak diren sei eremutan egituratzen da:

  • Marketin digitala eta sare sozialak.
  • Marketin estrategikoa eta eraldaketa digitala.
  • Komunitate birtualak eta online erreputazioaren kudeaketa.
  • Estrategia digitalak eta online erreserben kudeaketa.
  • Adimen artifiziala hotel- eta turismo-sektoreari aplikatua, ostatuak, landa-turismoa eta turismo-gidak barne.
  • Bidaia-agentziei aplikatutako adimen artifiziala, bezeroaren kudeaketa eta esperientzia optimizatzera bideratua.

Guztira 11 prestakuntza-erakundek emango dituzte ikastaroak, kalitatea eta estaldura espezializatua bermatuz.

Prestakuntza-eskaintza osoa ezagutzeko eta ikastaroetara sartzeko, Lanbideren esteka hau kontsulta dezakezu: