Pasa den ostiralean, apirilaren 21ean, Gipuzkoako jatetxe-arloko enpresen hitzarmena sinatu genuen sektoreko ordezkaritza sindikal nagusiarekin batera. Hitzarmenak administrazio-izapide bat bete behar du, 45 eta 60 egun bitarte luzatu daitekeena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Hitzarmena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den arte ez da baliozkoa ez eta aplikagarria ere.
Programaren edukiak zehatz-mehatz ezagutu nahi badituzu, Elkartearen egoitzan egingo ditugun azalpen-bileretara etortzera gonbidatzen zaitugu. Oraingoz, bi bilera ospatuko ditugu. Lehenengoa gaur, asteazkena, apirilaren 26a izango da 16:00etan, bigarrena bihar izango da, osteguna, apirilaren 27a, 10:30ean.
Bertaratuko bazara, elkartera deituz konfirma dezazun eskatu nahi dizugu