Gaur sinatu dugu Gipuzkoako jatetxe-arloko enpresen hitzarmena sektoreko ordezkaritza sindikal nagusiarekin batera. Hitzarmen hau sinatzea aurrerapauso handia da sektorearentzat.

Hitzarmenak administrazio-izapide bat bete behar du, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Izapide hor 45 eta 60 egun bitarte luzatu daiteke, gutxi gorabehera. Hitzarmena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den arte ez da baliozkoa ez eta aplikagarria ere.

Hitzarmenaren ondorio ekonomikoak 2023ko martxoaren 1ean ezarri dira, eta 4 hilabeteko epea adostu da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, hitzarmenaren aplikazioa erregularizatzeko.

Programaren edukiak zehatz-mehatz ezagutu nahi badituzu, Elkartearen egoitzan egingo ditugun azalpen-bileretara etortzera gonbidatzen zaitugu. Bilera hauek egun hauetan ospatuko dira:

  • Apirilaren 26ean (asteazkena), 16:00etan.
  • Apirilaren 27an (osteguna), 10:30ean.