Donostia Sustapenak aisia-turistikoko enpresetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak jartzeko dirulaguntza argitaratu du, Donostiako Udalak sustatua. Eskaerak egiteko epea 2024ko azaroaren 30era arte egongo da irekita, edo funtsak agortu arte.
XEDEA: Donostiako enogastronomiaren esparruko aisia turistikoaren sektoreko enpresek espazio pribatuetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko inbertsioak eta gastuak babestea.
ONURADUNAK: pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak, lantokia eta jarduera ekonomikoa Donostian dutenak eta balio-kate enogastronomikoaren eremuan jarduten dutenak.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
Diruz lagundu daitezke honako hauekin lotutako gastuak:
- Proiektua
- Obra edo obra zibila
- Ingeniaritzako eta obra-zuzendaritzako kostuak
- Kargatzeko azpiegituraren beraren kostua
- Edozein elementu elektriko instalatzea edo eguneratzea, transformadorea barne
- Babesak
- Seinaleak
- Beharrezko telekomunikazio-instalazioak
DIRU-LAGUNTZA
20.000 €. laguntzaren intentsitatea diruz lagun daitezkeen gastuen % 70 izango da, eta % 10 gehiago enpresa txikien edo mikroen kasuan
KONTAKTUA
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Grupo Cei-rekin, subvenciones@grupocei.net helbide elektronikoaren bidez edo 943 21 53 64 telefonora deituz.