Otsailaren 19tik 21era, IFEMA Madrilen Horeca sektoreko profesionalen kongresurik handiena egingo da eta 3 sarrera oparituko dizkizugu kongresuaz gozatzeko

Otsailaren 19tik 21era HIP – Horeca Professional Expo 2024 ospatuko da IFEMA Madrilen. HIP Horeca berriaren buru izan nahi duten profesional eta enpresarien arteko topaketarik handiena da. Bertan, ostalaritzaren sektoreko azken berrikuntzak, produktuak eta konponbideak erakutsiko dira. Hiru egunez, 45.000 enpresaburuk baino gehiagok bezeroaren fidelizazioari, iraunkortasunari, komunikazioari eta ostalaritzako marketinari buruzko nobedade guztiak ezagutu ahal izango dituzte… eta askoz gehiago!

Konbentzioaren agenda zabala kontsulta dezakezu HEMEN.

Gipuzkoako Ostalaritzak HIP 2024rekin sinatutako hitzarmenari esker, 100 sarrera ditugu doan ekitaldiaren 3 egunetarako, gure bazkideentzat, erakusketa-gunerako eta auditorioetarako sarbidearekin.

Bertaratu nahi dutenek 3 Business pase eskuratu ahal izango dituzte hurrengo inprimakia betez.

Izena emateko iganea, otsailaren izango da eta orduan bidaliko dizugu deskontu-kodea paseak doan lortu ahal izateko.