
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Departamentuaren babesarekin, Gipuzkoako V. Pintxo, Banderilla eta Miniaturazko Sukaldaritza Txapelaketaren edizio berri bat antolatu du.
Lehiaketa honen helburua Gipuzkoako ostalaritzaren talentua, sormena eta bikaintasuna aitortzea da, baita pintxoaren kulturari, sukaldaritzako berrikuntzari eta tokiko produktuarekiko konpromisoari balioa ematea ere.
Izena emateko epea
2025eko urriaren 15etik 31ra, biak barne.
Interesa duten establezimenduek webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez eman beharko dute izena.
Doako parte-hartzea
Izena emateak ez du inolako kosturik establezimendu parte-hartzaileentzat.
Taberna duten eta urtean zehar pintxoak edo miniaturazko sukaldaritza eskaintzen duten Gipuzkoako ostalaritza-establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute.
Txapelketaren Kategoriak
Parte hartzeko bi modalitate ezartzen dira:
- Pintxoa edo Banderilla: Pintxotzat edo banderillatzat hartuko da zapore eta estetika aldetik orekatua den konbinazioa, hainbat janari zatiz osatua, formatu txikian zerbitzatua eta bizpahiru mokadutan dastatu daitekeena.
- Miniaturazko Sukaldaritza: Sukaldaritzako sorkuntza txikia, errezeta, saltsa edo aurkezpen propioarekin egina, normalean mahai-tresnekin kontsumitua.
Parte-hartzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du kategoria bakoitzeko, eta modalitate batean edo bietan parte hartu ahal izango du.
Gainera, Pintxo edo Banderilla kategorian parte hartzen duten guztiek Pintxo edo Banderilla Berritzaileenaren Saria jasotzeko aukera izango dute.
Txapelketaren Faseak
1. Inskripzioa (urriaren 15etik 31ra)
Establezimenduek izena emateko inprimakia bete eta argazki bat eta pintxo hautagaiaren errezeta erantsi beharko dituzte.
2. Epaimahaiaren bisitak (azaroaren 1etik 15era)
Mystery shopper formatuko epaimahai batek establezimendu parte-hartzaileak bisitatuko ditu kategoria bakoitzeko sei finalistak hautatzeko.
3. Finala (azaroak 26, 16:00h)
Finalistek showcooking formatuan landuko dituzte proposamenak epaimahaiaren eta publikoaren aurrean.
Sariak
Epaimahaiak honako sari hauek emango ditu:
- Pintxoaren edo Banderillaren Proposamenik Onena
- Miniaturazko Sukaldaritzaren Proposamenik Onena
- Pintxo edo Banderilla Berriztatzaileari Saria
Sari bakoitzak 1.000 euroko saria izango du.
Txapelketaren Oinarri Osoak
Kontsultatu hemen oinarri osoak, betekizunei, balorazio-irizpideei eta parte hartzeko baldintzei buruzko informazio guztiarekin:
Animatu parte hartzera eta erakutsi Gipuzkoako ostalaritzaren zaporea, sormena eta kalitatea!