
San Sebastian Gastronomika 2025 bueltan da dagoeneko eta, urtero bezala, talde antolatzaileak %60ko deskontua eskaintzen die kongresu osoan izena eman nahi duten Gipuzkoako Ostalaritzako bazkideei.
San Sebastian Gastronomika urriaren 6tik 8ra egingo da, urtero bezala, Kursaalen. Nazioarteko kongresu garrantzitsuenetako bat bueltan da, bisitatzen duten pertsona guztiei esperientzia paregabea eta sektoreko profesionalen arteko topagunea eskaintzeko.
Urtero bezala, talde antolatzaileak %60ko deskontua eskaintzen die kongresu osoan izena eman nahi duten Gipuzkoako Ostalaritzako bazkideei (A gunea, dastaketekin). Gipuzkoako Ostalaritzako bazkideentzako izen-ematearen prezioa 100 eurokoa izango da (250€-ren ordez, gainerako parte-hartzaileentzat).
Izena emateko eta %60ko deskontua lortzeko, Gastronomika webgunean sartu eta “Gipuzkoa eta Nafarroako Ostalaritzako Izen-ematea” tarifa aukeratu besterik ez duzu egin behar.
Kongresu gastronomiko honetan parte hartzera eta izena ematera animatzen zaitugu. Urtez urte, gure hiria eta gure lurraldea munduko gastronomiaren erdigunean jartzen ditu kongresuak.