IV Campeonato de Sala de Euskadi

Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak eta SEA Hostelería-Ostalaritzak Euskadiko Jatetxe arloko zerbitzuen Txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu dute.

Ekitaldia EAEko hiru ostalaritza-elkarteek antolatu dute, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa du. Helburua da Euskadiko ostalaritza-establezimenduen areto-zerbitzuari balioa ematea, eta sektorearen kalitatea eta profesionaltasuna saritzea. Helburu horrekin, txapelketarako ezarritako Oinarri Orokorrak jasotzen dituzten proba teoriko eta praktiko batzuei aurre egin beharko diete parte-hartzaileek.

  1. Euskadiko edozein ostalaritza-establezimenduk har dezake parte. Izen-emateak urriaren 16ra arte egongo dira zabalik eta honako esteka honen bidez egin beharko dira:

Izena eman”  edo inskripzio-fitxa betez eta establezimendu bakoitzari dagokion lurraldeko elkartearen posta elektronikora bidaliz:

  1. Araba: hosteleria@sea.es
    1. Bizkaia: promociones@asociacionhosteleria.com
    1. Gipuzkoa: promociones@hosteleriagipuzkoa.com
  • Ostalaritza establezimenduetako jantokietako langileei zuzenduta dago txapelketa. Establezimendu bakoitzak gehienez bi laguneko talde bat izan ahal izango du, eta bere irizpidearen arabera banatu ahal izango dira probak.
  • Urriaren 21an, izena eman duten establezimenduek online proba teoriko bat egingo dute zerbitzuaren ezagutzari buruz. Proba horrek gehienez ere 10 establezimendura murriztuko du bigarren fasean parte hartzea.
  • Bigarren fasean, gehienez 10 establezimenduk hartuko dute parte lurralde historiko bakoitzean, eta horietako 3 helduk dira finalera. Aukeraketa hori epaimahaiak establezimenduetara egingo dituen isilpeko bisita teknikoen emaitzaren araberakoa izango da.
  • Finala azaroaren 10an izango da Bilbao Ostalaritza Goi Eskolan (Artxanda – Bilbao).  5 proba egingo dira, guztiak aretoko zerbitzuari buruzkoak.

Ekimen hau Ostalaritzako elkarte profesionalen eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lankidetzaren emaitza da. Hauek dira txapelketaren antolakuntzan parte hartzen duten erakundeen ordezkariak:

– Luis Cebrian, SEA Arabako Enpresakeko sektoreen arduraduna.

– Héctor Sánchez, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko gerentea.

– Ane Ruiz, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteko zuzendari exekutiboa.

– Clara Navas, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaria.

Clara Navas, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak, eskerrak eman dizkie Euskadiko Ostalaritzako hiru elkarteei Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin duten etengabeko lankidetzagatik. Lankidetza publiko-pribatuaren proiektuak aurrera eramatea ahalbidetzen du horrek, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Era berean, azpimarratu du txapelketa hau bat datorrela Turismo Zuzendaritzaren helburu estrategiko nagusiekin, eta horien artean dagoela enogastronomiaren sustapena eta indartzea turismo-garapenaren ardatzetako bat bezala.

Halaber, gogorarazi du gure gastronomiak, sukaldeko eta aretoko profesionalek eta industria laguntzaile guztiek, baita kalitatezko eta kilometro-zeroko produktuak eskaintzen dizkigun lehen sektoreak ere, osatzen dutela ekosistema bat, identitate-elementua ez ezik, nazioarteko erreferentzia eta Euskadiren erakargarri turistiko nagusietako bat dena.

Euskadira etortzen diren bisitarien erdiak baino gehiagok gure hiriak ezagutzeko eta gure enogastronomiarengatik egiten dute bisita, Euskadik eskaintzen duen bereizgarri nagusietako bat baita.
IBILTUR OCIO ikerketaren arabera, bisitatzen gaituzten pertsonen %90ek oso positibotzat jotzen dute Euskadiko esperientzia. Ia %40rentzat, gainera, euren itxaropenak gainditzen ditu. Gomendio-tasa %100etik oso hurbil dago, eta fidelizazio-tasa (hau da, hurrengo hilabeteetan berriro etortzeko probabilitatea) oso altua da.
Eta horretan gastronomia eta gure ostalaritza, zalantzarik gabe, funtsezko elementuak dira Euskadi helmugaren ospe bikain horretan.

Testuinguru horretan, zuzendariak azpimarratu du chef-en, sukaldarien eta sukaldaritzako langileen papera maila guztietan aitortua eta goratua izan dela. Baina merezitako aitortza horretatik harago, gastronomian eta ostalaritzan egunero lan egiten duten beste profesional asko ere badaude, euren lana merezi bezala ezagutzen ez denak. Eta hori da aretoko profesionalaren kasua.
Badirudi bizi garela eredu batean non zerbitzariak oharkabean pasatzen diren, eta ez diegula behar bezala balioa ematen euren trebetasunez eta gaitasunez egiten dituzten lanari.
Funtsezkoa da lanbide horiek eta hauek garatzen dituzten pertsonak indartzea eta aintzat hartzea, izan ere, euren esku dago gure esperientzia gastronomikoa benetan ahaztezina izatea; euren lana osagarri perfektua da jatordu bikain baterako.

Beharrezkoa da maitre, zerbitzari, sommelier eta aretoko arduradunen lana modu aktiboan aldarrikatzea. Sukaldariek jada lortu duten maila bereko aitortza eta protagonismoa izan dezaten.
Aretoko profesionalak edozein establezimendu gastronomiko edo tabernaren lehen lerroa dira. Pertsona horiek dira bezeroarekin lotura zuzena eta negozioaren motorra. Ardura handia dute. Neurri handi batean euren esku dago bezeroak esperientziarekin gustura geratzea eta etorkizunean berriro etortzea edo jatetxea/taberna gomendatzea. Horregatik da hain garrantzitsua euren lana prestigioan jartzea.

Aretoko profesionala ostalaritza- eta jatetxe-sektorearen zutabe nagusietako bat da. Euskadiko sektorea murgilduta dagoen bikaintasun-bilaketan, ezinbesteko elementua da.
Horregatik guztiagatik, Clara Navasen ustez “Euskadin areto txapelketa” ospatzeko ekimenak helburu hori betetzen lagunduko du. Ostalaritzaren dimentsio hau ezagutzera ematea –bezeroa lehen unean hartzen duten eta gero bere afaria edo bazkaria esperientzia ahaztezina bilakatzen dutenena– garrantzitsua da, prestigioa eta duintasuna bilatzeko bidean.

Héctor Sánchezek azpimarratu du, Euskadik munduko helmuga gastronomiko onenetarikoa izaten jarraitu nahi badu, edo hoberena, derrigorrezkoa dela gure ostalaritza-establezimenduek bezeroari esperientzia bikaina eskaintzea, sartu eta irteten den unetik bertatik.
Hori guztia dastamenak konkistatzen jarraitzean datza, baina ahaztu gabe aretoan gertatzen denak (arreta, tratu ona, zerbitzua, gomendioak, etab.) ere asko baldintzatzen duela asebetetze-maila. Aretoak (A maiuskulaz) bere burua aldarrikatzen jarraitu behar du, sukaldaritzaren aurka jarri gabe, merezi duen aintzatespena jaso dezan, askotan ahazten baita.
Esker onak ere eman dizkio Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzari, bai eta Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolaren laguntza teknikoari ere.
Etengabeko bokazioa duen lehiaketa da, eta finalak Euskadiko hiru hiriburuetan ospatu dira jada, aurten bigarren etapa bati ekinez Bizkaira itzuliz.

Bai Ostalaritzako elkarteek, bai Turismo Zuzendariak, deia egin diete Euskadiko ostalaritza-establezimendu guztiei txapelketan parte har dezaten.

Halaber, aurkeztu da bideo-elkarrizketa bat, azken edizioko irabazlearekin, Araban ospatutakoa (Haizea Soubies, Gasteizko 144 jatetxeko aretoko burua), non gogoratu duen nola hartu zuen izena emateko erabakia eta nolakoa izan zen bere ibilbidea txapelketan, beste areto-zerbitzuko profesionalak parte hartzera animatuz.
Bideoa esteka honetan dago eskuragarri: https://youtu.be/MNJoxBBKIt8

Sariak:

Garaipenak dakarren prestigioaz gain, irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du, eta bigarren sailkatuak, berriz, 1.000 eurokoa. Azkenik, izena eman duten guztien artean, gastronomiko sari bat zozketatuko da.