Gutxiago xahutu gehiago aprobetxatu

+127.000

tona

elikagai baino gehiago xahutzen dira urtero Gipuzkoan

Baina badago berri onik: xahuketa hori murriztea gure esku dago. Mahaian esertzen garenetik, keinu txiki batzuekin kontsumo arduratsuagoa egin dezakegu.

ESKATU AURRETIK

01

Irakurri karta lasai eta eskatu benetan jango duzun hori.

Kantitateari buruz zalantzarik baduzu, galdetu langileei; inork baino hobeto ezagutzen dituzte platerak eta errazioak.

02

03

Platerak partekatu: zapore gehiago probatuko dituzu eta janaria soberan uztea saihestuko duzu.

Plateraren osagarriren bat nahi ez baduzu, esan eskatzeko unean. Horrela, ez da mahaira iritsiko eta ez da alferrik galduko.

04

JANARIA SOBERAN GERATZEN BAZAIZU

05

Eskatu soberan geratutakoa etxera eramateko.

Gorde behar bezala eta jan ahalik eta lasterren.

06

07

Aprobetxatu soberakinak beste otordu batean.

EGIN BAT ALDAKETAREKIN

Plater bat agortzen bada, seinale ona izan daiteke: janaria ondo planifikatzen eta kudeatzen ari direla esan nahi du.

08

09

Ez begiratu soilik fruta, barazki edo plateren itxurari. Kalitatea da garrantzitsuena.

Parte hartu establezimenduek elikagaiak ez xahutzeko antolatzen dituzten ekimenetan.

10

GOZATZEA ERE APROBETXATZEA DA

Janaririk onena gozatzen dena da, ez zaborretan bukatzen duena.

Eskatu neurriz, egokitu kantitateak eta aprobetxatu soberan geratzen dena. Keinu txikiak dira, baina lagungarriak elikagai-xahuketa murrizteko.

Elikagaien xahuketaz ari garenean, erabaki bakoitzak balio du.

ZUREAK ERE BAI.

Albisteak eta gaurkotasuna

1/2025 Legea, elikagai-xahubideari buruzkoa: ostalaritzarako betebehar orokorrak 2026ko apiriletik aurrera