Datorren ostegunean, urriaren 3an 12:00etan Elkarrekin 2025runtz jardunaldia ospatuko dugu Booking.com-ekin
Oraindik egin ez baduzu, eman izena urriaren 3an, 12:00etan, gure egoitzan (Almortza Kalea, 2, Donostia), Booking.com-ekin batera egingo dugun ostatuentzako jardunaldian.
ZER EGINGO DUGU?
Uda ostean, eta Behobia begi bistan dugula, une egokia iruditzen zaigu berriro elkartu, eta 2025erako nola prestatuko garen baloratzeko eta aukera berrien inguruan elkarrekin hausnartzeko.
JARDUNALDIAREN NONDIK-NORAKOAK
12.00: Ongietorria
Kino Martinez Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusiak aurkeztuko du topaketa, eta udako irakurketa partekatuko du.
12.15: Gogoetak
Carla Carbajosa, Booking Zona Norteko talde komertzialeko arduraduna, Booking.comek gure merkatuan jokatzen duen paperaz arituko da.
Ander Gaminde Gipuzkoako talde komertzialeko arduradunak 2024ko eta udako datuak partekatuko ditu, plazaren ikuspegi berri bat erakutsiz.
Rebeca Tiemblo, Kantabriako account manager eta revenue management arloan ibilbide oparoa duena, egunerokoan aplika ditzakegun praktikak eta aholkuak partekatuko ditu.
13.15: Ardoa, pintxoak eta networking-a
Amaitzeko, kopa bat ardo eta pintxo batzuk dastatuko ditugu, inpresioak partekatzeko eta networking-a egiteko konpainiarik onenean.
Informazio gehiagorako edo izen-emateko, deitu 943 31 60 40 zenbakira edo idatzi promociones@hosteleriagipuzkoa.ccom helbidera