Elkarteak, EUSKALIT-Kalitaterako Euskal Iraskundearekin batera egiten du lan.
Elkartean, gaur egun lor daitezkeen ziurtagiri motei buruzko aholkularitza-zerbitzu osoa ematen diogu Elkartekideari.
Turismoko Idazkaritza Orokorrak (SGT) ahalegin handiak egin ditu ekonomia-, antolakuntza- eta zuzendaritza-alorretan eta hainbat ekimen garatu du, enpresen eraginkortasuna eta bereizkuntza bultzatzeko eta horiek xede-merkatuetara zuzentzeko, helmuga turistikoen —Gipuzkoako lurraldea barne—kalitate orokorra hobetzeko helburuarekin.
Orain arteko ekimen garrantzitsuena Espainiako Kalitate Turistikoko Sistema (SCTE)izan da eta izaten ari da, sistema horrek negozioak errentagarri bihurtzeko, establezimenduen ziurtagiriak lortzeko eta merkatuan hedatzeko soluzioak ematen baititu. Informazio zabalagoa nahi izanez gero: www.calidadturistica.es
Ostalaritzako enpresaburua sistema horretara pixkanaka baina eraginkortasunez hurbilarazteko JADUERA EGOKIEN ESKULIBURUA aurkeztu da.
Eskuliburuko 7 kapituluetan zehar bi betekizun-maila bereizten dira: derrigorrez bete beharreko puntuak eta gomendioak.
Elkarteak, EUSKALITekin batera (www.euskalit.net), ostalaritzako enpresaburuaren eta Elkartekidearen esku aholkularitza guztia jartzen du gure sektoreari espezifikoki zuzendutako Kalitatearen Kudeaketarako Sistemak ezartzen laguntzeko. Badago lehen urrats bat: jarduera egokien eskuliburuak esandakoa betetzen dela ziurtatzen duen “diploma”, alegia, eta hori oso urrats positiboa da kalitatearen ziurtapenerako. Prozesua guztiz debaldekoa da Elkartekidearentzat eta Elkartetik gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu; informazio zabalagoa emango dizuegu eta eskuliburuko puntuak zein diren eta zer-nolako arduraldia eta ahalegina eskatzen duen azalduko dizuegu.
Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa - Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea
Almortza nº 2, 20018 Donostia-San Sebastián - T. 943 31 60 40 - F. 943 31 21 73 - info@hosteleriagipuzkoa.com
diseño y realización: www.dedomultimedia.com