Warning: getimagesize() [function.getimagesize]: http:// wrapper is disabled in the server configuration by allow_url_fopen=0 in /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/httpdocs/noticias/detalle-noticias.php on line 135
Warning: getimagesize(http://www.hosteleriagipuzkoa.com/upload/noticias/8090/foto-original-jasa-618e662371915.jpg) [function.getimagesize]: failed to open stream: no suitable wrapper could be found in /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/httpdocs/noticias/detalle-noticias.php on line 135

12/11/2021| Hostelería Gipuzkoa
JASANGARRIA: Trebakuntza programa
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak bultzatutako JASANGARRIA Planari jarraipena emanez, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin, Donostiako Sustapenaren bidez, dugun urteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan, eta Donostiako ostalaritzak iraunkortasunaren arloan duen egoera aztertu ondoren, prestakuntza-saio praktiko bat egingo da.
Saioa abiapuntu gisa erabiliko da aholkularitza pertsonalizatua emateko. Aholkularitza hori prestakuntzaren ondoko asteetan emango zaie iraunkortasunaren arloan duten jarrera hobetzeko interesa duten establezimenduei.
Aholkularitza hori jasotzeko beharrezkoa da bilkurara joatea.
Horregatik, JASANGARRIA Trebakuntza Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Jardunaldi hori datorren asteazkenean, azaroak 24, 9:00etatik 12:00etara, Gipuzkoako Ostalaritzako instalazioetan izango da.
Prestakuntza hobetzeko aukerak dituzten alderdietan oinarrituko da, hala nola, elikagaiak alferrik galtzea, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa eta hurbileko produktuak erabiltzea.
Etortzekoa bazara, formulario hau bete dezakezu link honetan klik eginez: https://forms.gle/RCuvkidxvYUn6pvx8 , edo deitu 943 31 60 40 telefonora eta galdetu Maitegatik.