Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de Cookies Aceptar-cookies

este fin de semana, vuelve la campaÑa de sensibilizaciÓn | noticias | Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa-Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea

943 31 60 40

NOTICIAS

FOTO

03/06/2021| Hostelería Gipuzkoa

ESTE FIN DE SEMANA, VUELVE LA CAMPAÑA DE SENSIBILIZACIÓN

Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu. Helburua, berriz, herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar ditugun neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko.

Kanpaina, 2020ko udan, 2021eko San Jose zubian eta Aste Santuan, agente berek jorratutakoaren jarraipena da, eta berriro ere, herritarrak, ostalariak eta hauen bezeroak informatzea du xede, indarrean dagoen osasun araudiren arabera ostalaritzan establezimenduetan bete behar diren honako bost oinarrizko portaera-arauei garrantzia emanez: musukoaren erabileraren derrigortasuna, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik; eserita kontsumitzearen derrigortasuna; gehienera lauko taldeetan biltzea; eskuetako garbitasuna; eta 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantentzean. 

Kanpaina garatzeko, dinamizatzaile-taldeak osatu dira, hainbat ostalaritza-ingurune bisitatuko dituztenak, jende asko biltzen den uneetan. Ekintzarekin lortu nahi den helburu bakarra da, ostalaritzatik, euskal gizarte osoaren borroka babestea, birusaren hedapenaren aurka, eta herritarren artean Ostalaritza Seguruaren irudia sendotzea. Halaber, informazio taldeek maskarak banatuko dituzte kanpainan.

Ostiralean (ekainak 4) eta larunbatean (ekainak 5) Arrasate, Azpeitia, Donostia, Eibar, Errenteria, Irun eta Tolosa bisitatuko ditu kanpainak.

Enviar a un amigo esta noticia

Volver